Ongi etorri 4. mailakoen blogera. Ikasturtean zehar egingo ditugun irteeren eta ekintzen berri hemen izango dituzue.

2019(e)ko martxoaren 22(a), ostirala

Lurraska


Familia horiek:

   Apirilaren 3an Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleek egingo duten Lurraskako irteera dela eta, jakinarazten dizuegu datorren ostegunean 28,  eguerdiko 12:30etan ikastetxeko liburutegian bilera bat antolatuko dugula.

   Besterik gabe,  jaso ezazue gure agurrik beroena.
4. mailako tutoreok



Estimadas familias:

   Con motivo de la salida que el próximo 3 de abril  realizarán los alumnos y alumnas de cuarto de primaria a la granja escuela de Lurraska, os convocamos a una reunión informativa el próximo jueves 28 de marzo a las 12:30 horas en la biblioteca del centro.

   Sin otro particular recibid un cordial saludo.
Tutores y tutoras de 4º de primaria
 


2018(e)ko abenduaren 17(a), astelehena

Perretxikoen Hitzaldia

Hiruhileko honetan Gaizkaren aita (Josue) etorri da ikastetxera onddoei buruzko informazioa kontatzera.

Laugarren  mailako hiru taldeak elkartu gara eta entzun diogu arreta handiz bere azalpenak.  Josuek perretxiko mota asko ekarri ditu, kolore,  tamainu eta forma desberdinekoak.  Harrigarriak  izan dira!

 Gero gure  klaseko arbela digitalean ipini digu berak prestatu duen lana. Hau da, onddoen eta perretxikoen argazkiak eta bere ezaugarri nagusienak. Lan aparta ikusi dugu!

Ondoren,  mikroskopio bat erakutsi  digu  eta azaldu digu mikroskopioaren   atalak eta zertarako erabiltzen duen.

Galderak egin dizkiogu  eta konprobatu dugu Josuek  perretxikoei buruz asko dakiela.

Amaitzeko, eskolako lorategira joan gara eta perretxiko batzuk hartu ditugu.

Asko ikasi dugu eta egun zoragarria pasatu dugu!!!

Laugarren mailako ikasleen partetik:

ESKERRIK ASKO JOSUE !!!



2018(e)ko azaroaren 27(a), asteartea

Azaroak 25

Azaroak 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen. 

Horretarako  4. Mailako ikasleok hormairudi egin genuen.

Ignazio Aldekoa eskolako ikasle guztiok salatu nahi dugu emakumeek jasotzen dituzten tratu txarrak eta erailketak.

Argi eta garbi esan nahi dugu:

· Bortizkeri hauek baztertu behar ditugula.
· Emakumeen kontrako biolentziarekin amaitu behar dugula
· Berdintasuna lortu behar dugula emakume eta gizonen artean.












2018(e)ko azaroaren 22(a), osteguna

Animalia Ornogabeak (4.D2)


Kaixo guztioi!

Azaroan, 4-D-2 ko ikasleok ornogabeen lana egin dugu. Hauek izan dira egindako pausoak:

Lehenago, kartelak prestatzeko marrazkiak margotu ditugu. 

Gero, moztu ditugu eta kartulina batean itsatsi ditugu. Jarraian, testu liburutik eta internetetik informazioa bilatu dugu.

Geroago, Itziar andereñoaren gelara  joan gara lana azaltzera.

Ondoren , horma-irudi handi batean kartel guztiak itsatsi ditugu.

Azkenik, horma-irudia pasilloan ipini dugu.

ASKO IKASI DUGU ETA PRIMERAN PASATU DUGU!


ARGAZKIAK IKUSI