Ongi etorri 4. mailakoen blogera. Ikasturtean zehar egingo ditugun irteeren eta ekintzen berri hemen izango dituzue.

2018(e)ko abenduaren 17(a), astelehena

Perretxikoen Hitzaldia

Hiruhileko honetan Gaizkaren aita (Josue) etorri da ikastetxera onddoei buruzko informazioa kontatzera.

Laugarren  mailako hiru taldeak elkartu gara eta entzun diogu arreta handiz bere azalpenak.  Josuek perretxiko mota asko ekarri ditu, kolore,  tamainu eta forma desberdinekoak.  Harrigarriak  izan dira!

 Gero gure  klaseko arbela digitalean ipini digu berak prestatu duen lana. Hau da, onddoen eta perretxikoen argazkiak eta bere ezaugarri nagusienak. Lan aparta ikusi dugu!

Ondoren,  mikroskopio bat erakutsi  digu  eta azaldu digu mikroskopioaren   atalak eta zertarako erabiltzen duen.

Galderak egin dizkiogu  eta konprobatu dugu Josuek  perretxikoei buruz asko dakiela.

Amaitzeko, eskolako lorategira joan gara eta perretxiko batzuk hartu ditugu.

Asko ikasi dugu eta egun zoragarria pasatu dugu!!!

Laugarren mailako ikasleen partetik:

ESKERRIK ASKO JOSUE !!!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina