Ongi etorri 4. mailakoen blogera. Ikasturtean zehar egingo ditugun irteeren eta ekintzen berri hemen izango dituzue.
Páginas
2019(e)ko martxoaren 8(a), ostirala
2018(e)ko abenduaren 17(a), astelehena
Perretxikoen Hitzaldia
Hiruhileko
honetan Gaizkaren aita (Josue) etorri da ikastetxera onddoei buruzko
informazioa kontatzera.
Laugarren mailako hiru taldeak elkartu gara eta entzun
diogu arreta handiz bere azalpenak. Josuek perretxiko mota asko ekarri ditu,
kolore, tamainu eta forma desberdinekoak.
Harrigarriak izan dira!
Gero gure klaseko arbela digitalean ipini digu berak
prestatu duen lana. Hau da, onddoen eta
perretxikoen argazkiak eta bere ezaugarri nagusienak. Lan aparta ikusi dugu!
Ondoren, mikroskopio bat erakutsi digu
eta azaldu digu mikroskopioaren atalak eta zertarako erabiltzen duen.
Galderak egin dizkiogu eta konprobatu dugu Josuek perretxikoei buruz asko dakiela.
Amaitzeko, eskolako
lorategira joan gara eta perretxiko batzuk hartu ditugu.
Asko ikasi dugu eta egun
zoragarria pasatu dugu!!!
Laugarren mailako ikasleen partetik:
ESKERRIK ASKO JOSUE !!!
2018(e)ko azaroaren 27(a), asteartea
Azaroak 25
Azaroak 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen.
Horretarako 4. Mailako ikasleok hormairudi egin genuen.
Ignazio Aldekoa eskolako ikasle guztiok salatu nahi
dugu emakumeek jasotzen dituzten tratu
txarrak eta erailketak.
Argi
eta garbi esan nahi dugu:
Horretarako 4. Mailako ikasleok hormairudi egin genuen.
· Bortizkeri hauek
baztertu behar ditugula.
· Emakumeen kontrako biolentziarekin
amaitu behar dugula
· Berdintasuna lortu behar dugula
emakume eta gizonen artean.
2018(e)ko azaroaren 22(a), osteguna
Animalia Ornogabeak (4.D2)
Kaixo
guztioi!
Azaroan,
4-D-2 ko ikasleok ornogabeen lana egin dugu. Hauek izan dira egindako pausoak:
Lehenago,
kartelak prestatzeko marrazkiak margotu ditugu.
Gero,
moztu ditugu eta kartulina batean itsatsi ditugu. Jarraian, testu liburutik eta
internetetik informazioa bilatu dugu.
Geroago,
Itziar andereñoaren gelara joan gara
lana azaltzera.
Ondoren
, horma-irudi handi batean kartel guztiak itsatsi ditugu.
Azkenik,
horma-irudia pasilloan ipini dugu.
ASKO IKASI DUGU ETA PRIMERAN PASATU DUGU!
ARGAZKIAK IKUSI
2017(e)ko azaroaren 18(a), larunbata
2017(e)ko ekainaren 28(a), asteazkena
2016(e)ko azaroaren 4(a), ostirala
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)

















